XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste autore batzuek beste era bateko sailkapenak egiten dituzte (Avancini (12), Blat Gimeno (13); baina argi dago, eskola-porrota dimentsio anitzeko arazoa dela.

Faktore guztiek, baina, eragin bera ote dute, ala badira faktore batzuk, besteek baino eragin handiagoa dutenak, eta, horietan oinarrituz, eskola-porrota konpontzeko eratu al daiteke estrategia jakin bat?.

Ikerketa-mota desberdinak egin dira faktoreen ponderazioa jakiteko asmoz, baina ikertzaileak ez dira ondorio beretara iritsi.

Plowden txostena eta Hezkuntz Errendimenduaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkartea ondorio berdintsuetara iristen dira: maila sozio-ekonomikoa eta familiako giroa dira eraginkorrenak; irakasleen ezaugarriek adina, sexua, esperientziak eragin mugatuagoa dute; eta gelako kopuruak, materialeak, gastuak, eskolaren kudeaketak eta estrukturak ez dute desberdintasunaren %5a baino gehiagoren eragina.

Coleman txostena ere antzeko ondorioetara iristen da, eskolaz kanpoko faktoreen eragina azpimarratuz.

Hala ere, beti geratzen da zalantza bat ikerketa hauetan.

Sarritan gertatzen da, ikerketaren ondorioak hasieratik baldintzatuak egotea.

Adibidez, Rodríguez Diéguez-ek (15), Coleman txostenean sartzen diren aldagaien konposizioa analizatzen du: 291 aldagaietatik, 5 besterik ez dira didaktikarekin zerikusia dutenak, 56 eskolaren kudeaketarekin eta 230 ikasleen, irakasleen eta eskolaren baldintzapen ekonomiko-sozialarekin zerikusia dutenak.

Jakina, era horretara, ondorioak ezin bestelakoak izan.

Klase sozial apalekoek, erdi- eta goimailakoek baino proportzio askoz ere handiagoan frakasatzen dutela eskolan, inolako zalantzarik gabeko errealitatea da.

Baina era berean, klase sozialak eskola-porrota ez duela bere osoan esplikatzen ere, egia da.

Maila sozialaren eta eskola-porrotaren arteko harremana ez da zuzena: goimailako zenbaitek eskolan frakasatu egiten dute eta maila apalekoek, berriz, arrakasta dute.

Jatorri sozialak ez du eskola-porrota zuzenean eragiten, zeharka baizik.

Jatorri sozial apalekoak, mugitzen diren giroaren eraginez, eskola-porrota eragiten duten sintoma funtzionalez hizkuntza mugatua, ikasteko zaletasunik eza, etab. kutsaturik geratzeko arrisku handiko taldea da.

Baina kutsaduraren eragina egiaztatzeko era bakarra, diagnostikoa banaka egitea da.

Diagnostikoa egin ondoren, gaitzak harrapatu duela egiaztatzen baldin bada ere, horrek ez du esan nahi eskolan frakasatu behar duenik nahitaez: (...).